Amimona bi
antzezleren dantza-performance pieza bat da, mugimendua, irudia eta emozioa
uztartzen dituena 45 minutuko bidaia batean. Giza istorioz betetako pieza
honetan iraganeko oihartzunak, orainaldiko bizipenen ispilu bihurtzen dira,
kontatu gabeko istorioak omenduz. Baserriko bizitzak dakartzan zamei,
zintzotasunez aurre egiten diogu. Tentsioa, bortizkeria, isiltasuna, lana,
esfortzua... oraindik gugan azaleratzen dira eta hau aukera bat da eraldaketari
buruzko elkarrizketa irekitzeko.
Geruza fisiko
eta emozional gordinak igaro ondoren, maitasunean erotzeko gonbidapen bat
luzatzen dugu, garena eta izan garena besarkatuz.