NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en
arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren
ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina
da. Konkretuki, okerragoa. NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere
buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere:
Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki
soilik, denon hobe beharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz,
bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz.
Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri
ikustera.