Euskal Herria Argazkia.EUS II argazki
topaketak, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta
balioetsi nahi du, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren egileei,
lurraldean garatutako proiektu artistikoak, dokumentalak edo pertsonalak
ezagutarazteko aukera emanez.
Gainera, ekitaldia Aretxabaletan egingo dela
kontuan hartuta, bertako argazkilaritza ere bultzatuko du, bertako
argazkilariei garrantzi bereko espazio bat gordez.
Jaialdiaren markoak lau hitzaldi eta
erakusketa kolektibo bat aurreikusten ditu egun osoan zehar, lurraldeko kultura
eta talentua ezagutu, ikasi eta bultzatzeko, topaketa berri eta aitzindari
batean.