ARTEA
hiru lagunen arteko KOMEDIA da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza
handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten
zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna,
Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari
izatea. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari
buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak
aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztutzen da bapatean
desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.