Pianoaren benetako ume miragarria
eta Boogie-Woogieko espezialista, Nirek Mokar paristarra instrumentuaz
maitemintzen hasi zen bere aitak lan egiten zuen "Blues Speakeasy"
klubean. 19 urte baino ez dituen arren, Mokarrek lau disko ditu bere izenean
eta Europa osoan zehar ibili da, Sax Gordon bezalako artistekin kolaboratzeaz
gain. Bestalde, Iker Pirisek (Donostia 1979) gitarrista eta abeslari gisa duen
jeinua erakutsi du orain arte argitaratu dituen sei diskoetan, bluesaren
eszenari ikuspegi eta soinu propioa emanez. Nirek Mokarrek eta Iker Pirisek
indarra eta talentua batzen dituzte ikuskizun original, paregabe eta bizigarri
bat eskaintzeko prest.