Paul San Martín musika beltzaren eta, bereziki, bluesaren
garrantzia ezagutzen duten talde horretako kide da. Urteen poderioz, eta oso
ohikoa ez den maisutasunez, San Martin piano-jotzaile eta abeslari gisa
derrigorrezko erreferente bihurtu baita Estatuko eta Europako zirkuitu osoan
zehar, musika-tradizio hori sakontzen, ikertzen eta lantzen aritu da. Kontzertu
honetan, bere kontzertuetan ohikoak ziren hiru lagun frantziar izan zituen
lagun: Sylvain Tejerizo (Saxo Tenor), Abdell BBop (Kontrabaxua) eta Romain
Gratalon (Bateria).