Pinocchiok abentura fantastikoak
bizi ditu. Arriskatzen da, ausartzen da, okertzen da. Berari beti gaizki
doakio, beti salbatzen da. Umorea, objektu-antzerkia, Alberto San Juanen ahots narratzaile
beroa eta soinu-banda original bat erabiliz, Canti Vaganti konpainia
italiar-holandarrak Carlo Collodiren ipuin gordina eta komikoa berreskuratzen
du, eta arriskuz beteriko gizarte batean agertzen den izaki ezberdin baten
istorioa kontatzen digu. Esperientzia harrigarrien bidez eta pertsonaia
groteskoekin batera, Pinocchiok "besteak bezala" izaten ikasten du.
Benetan denok berdinak izan nahi dugu?